2012/09/15

1P // A ERASKINA: AULKIEN ZERRENDA


1go PRAKTIKA: AULKI BATEN AZTERKETA



Arne Jacobsen, Le Corbusier, Mies Van der Rohe, Charles & Ray Eames, Marcel Breuer, Jean Prouvé,... XX. mendeko arkitekto esanguratsu askok aulkiak diseinatu zituzten. Horrela, lantegiko lehenengo praktika honetan aulki bat aztertuko dugu. Praktika binaka egitekoa da.

Garatu beharreko atalak:
- Aulkiaren azterketa (ideia, planoak, egitura, eraikuntza, neurriak, proportzioak, materialak...)
- Aulkiaren osagaiak identifikatu (despiezea)
- Aulkiaren diseinua arkitektoaren obraren testuinguruan kokatu

Lanaren ematea:
- Panela: 1 x DIN A2 (paperean eta PDF formatuan Moodle-n igo)
- Fitxa teknikoa: 1 x DIN A4 (paperean eta PDF formatuan Moodle-n igo)
- Aulkiaren maketa 1:5 eskalan
- Lanaren aurkezpena klasean (5-10 min)

Ematea:
- URRIAK 19

(*) Aulkiaren hautaketa ez da librea;  A Eranskinean azaltzen diren aulkietako bat aukeratu beharko da lan hau burutzeko.

2012/09/14

AULKI BATEN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA


Ikasleak objektu baten eraikuntza prozesua hasieratik bukaeraraino eramatea da ikasgai honen helburua.
Ikasleak aulki bat diseinatu eta eraiki beharko du ikasturtearen bukaerarako, arkitektoek bere eraikinak eraikitzeko  egiten duten lan-prozesua jarraituz: analisia, ideien zirriborroak, planoen garapena eta prototipo baten eraikuntza. 


XX. mendeko arkitekto esanguratsu askok aulkiak diseinatu zituzten. Hauen artean, Arne Jacobsen, Le Corbusier, Mies Van der Rohe, Charles & Ray Eames, Marcel Breuer, Jean Prouvé, ...
Aulkiaren diseinuaren inspiraziorako, Cristobal Balenciaga (1895-1975) getariar moda diseinatzaile handiaren jantziak izango dira. Bere diseinuetan oinarrituaz, bere lana ulertzen sahiatuko dira. Arkitektura ikasleek joste teknika kontrolatu ez arren, Balenciagak bolumen eta forma ezberdinak sortzeko garatu zituen teknikak aztertuko dituzte.


Garaiko moda diseinatzaile handiek Cristobal Balenciagaren lana goraipatzen dute. Hubert de Givenchy-k adibidez, “el arquitecto de la alta costura” bezala definitzen zuen. Christian Dior-ek berriz, “el Maestro de todos nosotros” izan zela zioen. Coco Chanel-ek “gure artean, bera da benetako couturier bakarra” zela azpimarratzen zuen, hau da, garaiko diseinatzaile handiek ez bezala, Balenciagak hasieratik bukaeraraino soineko bat burutzeko gai zen, diseinatu, moztu, montatu eta josteko trebetasuna zuen. Lan prozesu guztiaren kontrola menperatzen zuen, horregatik modaren arkitekto bezala ezaguna da.
Moda diseinuak eta Arkitekturak, beraien artean duten erlazio estua dela eta, BALENCIAGA EZARTZEN proiektua jaio da.