2013/02/22

3P// TYTTI THUSBERG-EKIN KLASEAN

Aurten ere Tytti Thusberg diseñatzaile finlandiarra gure artean izan dugu bere diseinu prozesuak kontatzen. Bere lanekin emozio inaukorrak bilatzea dituela helburu, bere proiektuei aurre egiteko erabiltzen duen filosofia erakutsi digu
Ikusgarriak benetan material berrerabiliekin lortu dezakeen edertasuna!
Milesker Tytti!!

Kurtsoari dagokionez...

... hemendik aurrera esertokiaren materialaren bilaketan jardungo gara, beraz, gaurko klasean entzundako material berrerabilien inguruko hausnarketak lagungarriak izango ditugu hemendik aurrera... Gure bilaketan begiak ongi irekiko ditugu eta datorren asterako lan moduan ondokoa eskatzen da (martxoak 1-erako):

- Talde bakoitzak, bere esertokia diseinatzeko material egokiaren bilaketa izango du helburu. Horretarako, bere proiekturako interesgarriak iruditzen zaizkion materialak bilatu eta azaldu beharko ditu. A3 formatuko eskuz eginiko krokisak egingo dira datorren egunean tailerrean ikusi ahal izateko. Materialen azalpenak ulertzeko behar adina lamina egingo ditu talde bakoitzak. Azalpenetan, materiaralen autaketaren zergatia, abantailak, desabantailak, beste materialekin konparaketak, dimentsioak, neurri akotatuak, dentsitate eta pisua, prezioak, eskuragarritasuna, erreferentziak, adibide konstruktiboak, etabar azalduko dira. Ahal bada ere materialen muestra edo adibideak ekartzea komeni da.

2013/02/19

3P// VITRA ETXEAREN IRAGARKIAK

Aulkiaen diseinu prozesuak erakusten dituzten Vitra etxearen bi iragarki. Azpimarratzekoa da eskuzko marrazkiek duten indarra. 
Ronan & Erwan Bouroullec anaiek diseinatzaileek diseinaturiko aulkiak dira biak. (www.bouroullec.com/)

Vegetal chair:

Slow chair:

2013/02/18

3P// OSTIRALEAN TYTTI THUSBERG GUREKIN

Datorren ostiralean, otsailak 22, Tytti Thusberg, jatorriz finlandiarra den eta Donostian bizi den diseinatzaileak bere lan prozesua kontatuko digu klasean.
Klase ordua aurreratzen da! baita gela ere...
odua: 10:30 - 13:30
gela:  3.1

2013/02/16

3P.01 ematea_28.jantzia

Boli koloreko zetaz egindako gaueko soinekoa eta belus beltzez egindako bolero edo jaka, Ca. 1961.
Nagore Madariaga eta Itsasne Zarrabeitia.

The Hug.

Jantzi honetan “ezinezko” bolumenen gehiegikeri bat dago, eta bolumen sinpleak diruditen arren hauetan nabari da josteko Balenciagaren esku ona. Kapa bera bakarrik sostengatzen  da, grabitatearen lege guztien kontra egongo balitz bezala. Honek kontraesan bat dirudi, izan ere soinekoaren elementu arina jantzia bera izango litzateke eta kapa elementu  pisutsu bezala  ulertu genezake. Soinekoa osatzen duten, eta beraien artean hain desberdinak diren, bi bolumen hauek kontraste orekatu batean egiten dute lan. Hau kolore eta forman antzematen da, aurkariak diren arren modu egoki batean elkar osatuko direlarik. Hutsa eta betea, bata bestearekin harremanetan eta elkarlanean. Kapak emakumearen mugimenduak ezkutatzen dituen heinean soinekoak nabarmendu egiten ditu aukeratutako telak ematen dizkion argi-itzalei esker. Hau gorputzera itsastean emakumearen mugimenduak era nabariagoan antzematen da. Argi itzal hauek bertikaltasuna ematen diote soinekoari, emakumearen silueta lirainduz. Kapak gorputzaren kurbak azpimarratzen ditu koloreen eta formaren kontrasteari esker, berak, Balenciagak, nahi duen silueta “ideala” sortuz, emakumearen benetako gorputza estaliz.

3P.01 ematea_22.jantzia


Liho arrosako tafetaz egindako soinekoa, Ca. 1966
Irati Bidaurreta eta Mikel Etxenausia


Gutxia Gehiago
Erabilgarritasuna bide eta helburu, erosotasun eta dotorezia uztartuz diseinatu, sortu eta erabilia. Ezin ukatu kolekzio pieza bat denik, eta ordea, erosotasunez erabilia izateko pentsatua denik.
Ebaketen eta materialen soiltasunak, forma garbiek eta piezen loturek aurrekoari laguntzen diote, sinpletasun eta eskuragarritasun kutsua emanez, GUTXIA GEHIAGO.
Gorputza ezagutzen da, nola eutsi, nola jaso. Funtzionalitatea ez da kasualitate hutsa, neurri, proportzio, funtzio… en ezagutza kako dira horretan. Honi esker ez da esfortzurik egin behar gorputza piezara moldatzeko.
Jantziak duen adierazgarri nagusiena DIAGONALA da. Orain arte ikusi ez dugun elementu bat ezartzen du, zeinekin jantzia egituratu eta kutsu berezia ematen dion. Dituen apaingarriek (botoi eta poltsikoek) ere diagonal hau indartzea dute helburu, soinekoaren berezitasun hori azpimarratuz eta identifikazio seina bilakatuz.

2013/02/15

3P// GAURKO TAILERREAN...

Gaurko teorian Bouroullec anaien diseinuak eta lan prozesuak erakutsi dira.

Ronan & Erwan Bouroullec - Album: Exhibitions: Collage: Vitra.com

Gaurko tailerrean landutakoak, datorren asteko klasean, otsailak 22an, entregatuko dira:

- "Collage" bidez eginiko A3 panela: Expresio lantzeko "collage" teknika erabiltzea proposatzen da. Panelean, alde batetik aulkiaren testuingurua adierazi beharko da (nori zuzendua dagoen, nora...), beste batetik, jantziaren ezaugarriak nagusienak adieraziko dira eta ezaugarri bakoitzari erreferentzia bat lotuko zaio (hasiera batetan baldintza hori argi eta garbi erakusten duen beste aulki baten erreferentzia jartzea aholkatzen da, baina justifikatua bada, erreferentzia moduan beste edozerrek ere balio dezake) 

- Jantziaren sinplifikazio maximoa erakutsiko duen paper edo kartoizko maketatxoa. Maketak txikia izan behar du, esku gainean erakusteko modukoa gehienez. (hasiera batetan txuria eta paperezkoa izatea eskatzen da...)

3P.01 ematea_12. jantzia


Urdin turkesa koloreko napoliko grosez eginiko koktel soinekoa. 1956
Iñigo Garcia eta Andoni Mantzizidor

Argi-itzalak
Kolore berezia izatean garrantzia handia hartzen du honek. Gainazalaren diztiren eta  zimurren bidez sorturiko argitzalek kolore horren gama osoa erakusten digute. Hiru zati bereizten dira soineko honetan. Lehena, txikiena, apaingarri gisa soilik agertzen zaigu. Hurrengoa, pieza osoaren sostengu izateaz gain, emakumearen formaren aldarria da, lerro bertikal erregularrez. Azkena aldiz, bolumen eta argi-itzalen festa, lerro horizontal irregularrez. Zati bakoitzak egitura propioa du formari eusteko, baina aldi berean, pieza zentralak heltzen die gainontzeko guztiei.

3P.01 ematea_01.jantzia

Beltz eta boli koloreko satinez egindako gaueko soinekoa, 1939
Nerea Colorado eta Unai Ibañez
Kontraste bikoitza
Erabiltzen diren koloreen arteko aldeak, eta goialdeko trinkotasunaren eta behealdeko mugimenduaren arteko diferentziak, kontraste bikoitza osatzen du. Gaueko soinekoa, beltza gauaren iluntasunarekin bat egiten du, zuriak jantziari forma ematen dion bitartean. Jantziak gorputzaren eskeletoa estaltzen du, emakumearen gorputza ia osorik estaliz, berpizkunde garaiko irudi historizistak gogora ekarriz. Zuriak geometrikotasuna ematen du, zuzentasuna, oihal beltzaren zabalera handiak emakumea mugimenduan eta borobiltasunean estaliz.

3P.01 ematea_27.jantzia

Gazar arrosa argiz eginiko gaueko soinekoa, 1965
Jone Castells Arrizabalaga

Gazar petaloa

Gorputzarekin elkarrizketatzen den koraza edo oskol geometriko bat sortuko da, misteriozko hutsune bat utziz emakumearen azalaren eta estalduraren artean. Kapsula batean sartutako jantziek emakumearekin ezartzen diren mugak seinalatzeko balioko dute. Bi petalo luze, altu eta estu tulipan bat bezala irekiko dira likidozkoak balira bezala, euren mugimenduarekin txorien hegaldi magikoa inspiratuko dutenak. Mugitzen ari den eskultura bat balitz bezala hartuko dugu, ikuspegi ezberdinak hartuz perspektiba ezberdinen arabera.


3P.01 ematea_18.jantzia

Gazar zuri eta beltzez eginiko cocktail soinekoa, 1958

Jon Atxikallende eta Ator Omaetxebarria


Parabolic baloom

Garai honetan emakumearen gorputza erakusteko joera egon arren, Balenciagak jantziak erakusten saiatuko da.Jantziak izaera independientea duen bolumena eratzen du, emakumearen beharrik ez duen gorputza. Horretarako, materiala (gazar tela), forma eta tolesdurak oso garrantzitsuak dira.Balenciagak emakumearen gorputz osoa erakutsi beharrean, atal batzuk erakutsiko ditu, beretzat interesgarrienak eta erotikoenak (hankak eta lepoa). Horrela, ikuslearen eta soinekoa janzten duenaren artean nolabaiteko erlazio jokoa bermatuz.Soinekoa pieza desberdinez sortua egon arren, osotasunean bolumen bakarra eratzen da. Piza desberdinak koloreen (beltza eta zuria) bitartez bereizten dira eta tentsio horizontala azpimarratuko da. Itzalek nolabaiteko tentsio bertikala adierazten duten arren tentsio horizontala da protagonista.

3P.01 ematea_17.jantzia

Zeta beltzezko zirrikitunez egindako eguneko soinekoa,  1955
Irati Aldalur eta Maitane Menayo

Bihurri 
Kimonoaren reinterpretazioa: Bolumena bizkarraldean,benetako siluetaren espresioa agerian uzteari ihesean,benetakoa utziz,norbanakoaren mendean.
Aurrealdean,emakumearen irudia agerian.Bi oihal zati, gorputza biltzen dute lotsati. gerriraino itxia,zinta bidez estutu eta eutsia, gero ehuna libre uzteko,aske izateko. Aldaken mugimenduaz egiten du irri, oihal beltza dantzatuz bihurri.

3P.01 ematea_26.jantzia

Gazarrez egindako manga zabaldun soineko beltza, 1964
Jon Landa eta Unai Saez de Okariz



Loreetan lore 

Emakumea ezkutatu egiten da,  jantzia baita protagonista nagusia. Beraren formetatik ihesi jantziaren bolumetria gailentzen da. Lorea den osagarri eskultorikoak, jantzia elementu bukatu bilakatzen du. Hiru bolumen koniko garbi diren hiru azalek sortzen dute jantzia. Geometria garbi hori azalen erabilera organikoarekin uztartuz lorearen izaera lortzen da. Goialdetik jauzten diren bolumenek behetik datorren estutze tendentzia apurtzen dute, izaera propioa izan arren soinekoaren osotasuna errespetatuz. Emakumearen sorbaldak dira eustune bakarra, gainera jantziaren izaera eskultorikoa indartze aldera erabilitako materialak izaera autoportantea du. Gaueko soineko batek eskatzen duen elegantzia eta sinpletasuna lortzeko kolore beltzaz baliatzen da.

3P.01 ematea_09.jantzia

Satin horiko gaueko soinekoa 1962.
 Naia Ozkorta Davila


ELEGANTZIA SINPLETASUNEAN

Konplexutasuna erakutsiz,
 sinpletasuna adierazten du nagusiki.
Pieza bakarrekoa badirudi ere, 
bi piezaz osatzen da,
                                                              biak elkarlotuak egonik.

Lehenengo pieza gorputzera besarkatzen da,
 itsasontzi eskotea atzekaldera luzatuz 
eta begizta bidez amaiera emanik.
Bigarrena pieza ,
 bizkarraren formari egokituko da
 “U” forma hartuko duen korpiñoa izanik.
Bi piezon loturak ematen dio azken itxura, 
elegantzia, konplexua...
Aurrekoa eta atzekoa kontrajartzen dira, 
soineko iradokitzailea sortuz,
 begi guztien inbidia izanik. 

3P.01 ematea_20. jantzia

Zeta beltzezko gazar eta crepe beltzez egindako gaueko jantzia 1967
Andoni Rodriguez eta Julen Zubizarreta

La Charmante
Kolore beltzean oinarritzen den diseinu formala da, goiko atalaren argitzalek beheko atalaren simpletasunarekin kontrajarritzen direlarik. Goiko ataleko zurruntasuna beheko atalaren lerdentasun eta simpletasunarekin armoniarekin nahasten da, osotasunari bateratasuna emanez. Elementu garrantzitsuena goiko ataleko hutsunea da, zeinak osotasun hori apurtzen duen eta osotasun beltz horretan fokalizazio puntu bat sortzen da inguruaren harreta lortuz.

3P.01 ematea_07.jantzia


Boli kolorezko zetazko tafetaz eginiko soinekoa,  hainbat gorri eta fuksia tonutaok lore estanpazioak dituena.1958
Olatz Agirre eta Asier Gurruchaga
Movement in Simplicity
Estetika abstraktu eta sinplea du, baina zaindua, eta erosotasuna  nabarmena. Gorputzetik aldendutako bolumenen eraginez, mugimendu askatasun handia bermatzen du. Hori dela eta, emakumearen erabateko askatasunaren bultzatzaile izan zen . Bi zati eta apaingarriz osatua dago, eta gorputzaren mugimendua sortzen  duten mangak minimora eramanda dauzka . Goiko zatiak, pisu erantsia duenez, behe zatiaren  bolumenaren exagerazioa eragiten du, ondorio gisa, hanka eta besoak lirainduz. Baby Dolla pieza berezia da, emakumearen beharrik gabe ere erabat ederra.

3P.01 ematea_15. jantzia

Kotoi beltzeko otomanoz egindako berokia, 1960
Alex Arregui Leszczynska eta Ainhoa Loidi Andonegui


La Petite Basquaise
Gorputzaren formak estaltzen dituen linearen alaba gazteena dugu. Mendiak, natura, landa lurrak, eta baserriak oroimenean gordeta ditu, bere soinean euskal ondarea azaleratzen duelarik. Osatzen dituzten atalek norabide desberdinak jasotzen dituzte, zuzentasuna eta malgutasuna bere baitan bilduz. Orokorrean simetrikoa izan arren, asimetria keinu batek bere izaera errotik aldatuko du.