2013/02/15

3P.01 ematea_05.jantzia

Artile laranjazko krespoiz egindako eguneko soinekoa, 1968
Yaiza del Blanco eta Amaia Goitia




S20
Itxuraz soineko sinple eta minimalista. Forma eta lerro sinpleak erabiltzeko moduak, soinekoa konplexua bihurtzen dute. Bi kapaz osatzen dela ematen du: barrukoa, gorputzera pegatua dagoena eta kanpokoa. Hala ere, dena da bat eta gerrikoaren posizioaren arabera kapekin jolas daiteke; soinekoa bakarrarekin bi soineko lor daitezke. Bi hauek elkartzen diren tokian bi poltsiku ateratzen ditu, baina ez da beraien presentzia antzematen. Telaren izaera eta formari esker, soinekoa bere horretan mantentzen da. Nahiko zurruna da eta ez du forma galtzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario