2013/02/08

3P// Otsailak 15ko klaserako argibideak

3P.01 ematea otsailak 15-an izango da . Beraz, datorren ostiraleko klasean, ikasle bakoitzak blogera igo beharko ditu bere ilustrazioa eta testu definitiboak gaurko klasean jasotako aholkuen ondoren. Esan bezala, ordenadorez kanpoko teknikak erabiltzea gomendatzen dira!

Adibidea moduan, Enekok eta Garaziren sarrera izango da (3P.01 ematea_11.jantzia). Beraien diseinu bera jarraitu beharko da egingo diren sarrera guztietan, letra tamaina, kolorea, maiuskulak, negritak etabar mantenduz. Ikasleen sarrerak gris koloreko letrarekin egingo dira, irakasleenak berriz beltzez.

Klasean, ilustrazioa eta testua fisikoki eta pertsonalki entregatuko dira. Ilustrazioa A3 formatoan izango da eta testua A4. (ilustraziorako erabili den teknikaren arabera, salbuespenak onartu daitezke formatuetan)

Egutegi moldaketa bat dela eta, Tytti Thusberg moda diseinatzailea Otsailak 22-an etorriko da klasera. Beraz, datorren egunean, aulkiaren diseinuan inguruan lanean jardungo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario