2013/01/29

3P// 1.fasea ESPRESIO MINIMOAREN BILA

Kurtsoaren bigarren lauhilabetean sartzearekin batera aulkiaren diseinuarekin jarriko gara. Horretarako, aurreko lauhilabetean azterturiko Cristobal Balenciagaren soinekoaren oinarriak eta diseinura eramango diren baldintzak finkatuko ditugu. 
Hirugarren praktikaren 1.fase honetan, jantziaren espresio minimoaren bila hasiko gara. Ostiraleko klasera krokis orriak eta marrazketarako materiala ekarri behar dira!
 Irudian, René Gruau moda ilustratzaileak, Balenciagaren jantzi baterako 1951an egin zuen marrazkia

2013/01/25

3P// AKABAn


Usurbilgo AKABA enpresaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dugu gaur bertako zuzendaria den Iñigoren eskutik. Fabrikaren ateak ireki dizkigu aulkien diseinuaren prozesua erakusten duen ibilbide bat proposatuaz.
Eraikinaren nondik norakoak, Eugenio Urdambide arkitektoak eta irakasleak kontatu dizkigu. Diseinatutako espazio argitsuek, zabalek eta garbiek, ohikoa ez den lantoki baten aurrean gaudela erakusten digute.

Aulkien eraikuntza gertutik jarraitu dugu, hasieratik bukaeraraino... altzairuzko perfil eta tutuak bertara sartzen direnetik, bertan, landu, moldatu, pintatu arte... behin egitura eginda aulkiaren esertokien bukaerak ere ikusi ditugu, tapizatze prozesuak, enbalajeak, etabar...  


Azkenik, AKABA-ren diseinu prozesuari buruz azalpenak jaso ditugu eta bertan duten erakusketa zabala  bisitatu dugu. Oso bisita interesgarria izan da.
Milesker Iñigo eta Eugenio erakutsi diguzuen guztiagatik!  

2013/01/14

3P // AKABA-ra BISITA

Datorren urtarrilak 25-ean, Usurbilgo AKABA enpresak bere ateak irekiko dizkigu aulkien diseinu eta fabrikazioaren munduan murgiltzeko.



Fabrikaren funtzionamenduaz gain, eraikinak berak ere bere garrantzi arkitektonikoa du enpresaren filosofiari oso lotua diseinatu bait da. Arkitektoa, gure eskolako irakaslea den Eugenio Urdambide da.

[*] 11:30tan Usurbilgo Atallu kalea 14an elkartuko gara. Saioak, gehienez 14:30 arte iraungo du. 
Asistentzia konfirmatzea derrigorrezkoa da urtarrilak 23a baino lehen. Konfirmazioa blogean komentarioa moduan idatzi beharko da. 
Ikasle bakoitzak bere kontu joan beharko du Usurbilera. Tren eta autobus geltokiak, oinez 5-10min ingurura daude. 


2013/01/07

CBM HILEKO MOD.

URTARRILA
Beroki- eta gona-konjuntoa, donegal artile beixez eta beltzez egina.
Ca. 1960
Berokia zuzena da, aurrealdean irekita dago eta botoiak ditu. Eskote biribildua, zerrenda-lepoa eta kimono-mahuka ditu. Poltsikoak bertikalean eta apur bat inklinatuta jarrita daude, aurreko oihalean. 
Rayonezko tafetaz forratuta dago. 
Gona zuzena da, baina forma apur bat zabala du. Gerri-zerrenda estua eta alozak ditu. Ezkerreko aldean ixten da kremaileraz eta krisketaz. Zetazko krepez forratuta dago. 
Espainian jositako eguneko traje hau praktikoa eta soila da. Ohiko jaka beroki batekin ordezkatu du. 
Beroki eta gonaz osatutako konjunto honetan, Balenciagak tunikaren silueta tubularra berrinterpretatu zuen, hainbat luzera landuta. Meye Allende andrearena izan zen. 

[ http://cristobalbalenciagamuseoa.com/index.php?idioma=2 ]