2013/05/31

4P.02 ematea_05.jantzia

Yaiza del Blanco Moran eta Amaia Goitia Iraeta
Artile laranjako krespoiz egindako eguneko soinekoa, Ca. 1968.
S2O
DM zurez eta amarratze zintaz egindako aulkia, 2013




Ikuslearen arreta erakartzea lortu.
Erosotasuna da nagusi, mugimenduak ez du eragozpenik.
Bikoitza dirudiena, bakarra da.
Bi kapen jolasketa elementu bakar baten bidez.
Kolore laranjak nortasuna ezarri.
Materialen izaera eskultorikoak forma arkitektonikoa azpimarratu:
Forma sinpleen bidez, emaitza konplexua.
Estatikotasunaren mugimendua.
Sinpletasunaren konplexutasunaren irudirik bikainena.

4P.02 ematea_01.jantzia

Nerea Colorado eta Unai Ibañez
Beltz eta boli kolorezko satinez egindako gaueko soinekoa, 1939
Alumioz eta oihalez egindako aulkia


Erabiltzen diren koloreen arteko aldeak, eta goialdeko trinkotasunaren eta behealdeko mugimenduaren arteko diferentziak, kontraste bikoitza osatzen du. Beltza gauaren iluntasunarekin bat egiten du, zuriak forma ematen duen bitartean. Gorputzaren forma ia osorik, berpizkunde garaiko irudi historizistak gogora ekarriz. Zuriak geometrikotasuna ematen du, zuzentasuna, beltza, mugagabetasuna.


4P.02 ematea_29.jantzia

Ane Rodríguez eta Nerea Domínguez
Urdin anil koloreko zetazko gazarrez egindako gaueko soinekoa, 1965
DAMISELA URDINA






Bi pieza nagusi bereizi daitezke erabilera eta izaera ezberdinekoak.Bi pieza hauen artean emakumearen besoei lekua uzteko hutsune bat sortzen da. Hutsune honek argi itzalak sortzea dakar, eta materialaren ondoriozko trazadurarekin batera ezaugarri garrantzitsuenetako bat bihurtzen da. Arintasuna ere beste faktore garrantzitsu bat da, erabilitako materialaren bidez lorturiko formen depurazioaren ondorio dena.

4P.02.ematea_27.jantzia

Jone Castells Arrizabalaga
Gazar arrosa argiz eginiko gaueko soinekoa 1965
Gazar petaloa


Gorputzarekin elkarrizketatzen den koraza edo oskol geometriko bat sortuko da, misteriozko hutsune bat utziz emakumearen azalaren eta estalduraren artean. Kapsula batean sartutako elementuek emakumearekin ezartzen diren mugak seinalatzeko balioko dute. Bi petalo luze, altu eta estu tulipan bat bezala irekiko dira likidozkoak balira bezala, euren mugimenduarekin txorien hegaldi magikoa inspiratuko dutenak. Mugitzen ari den eskultura bat balitz bezala hartuko dugu, ikuspegi ezberdinak hartuz perspektiba ezberdinen arabera.

4P.02.ematea_19.jantzia

Aitor Omaetxebarria eta Jon Atxikallende.
Gazar zuri eta beltzez egindako cocktail soinekoa.
OROITZA.


                                            


4P.02 ematea_22.jantzia

Irati Bidaurreta eta Mikel Etxenausia
Liho arrosazko tafetaz egindako soinekoa, 1966
DIAGONAL_plastikoa



Gorputza ezagutzen da, nola eutsi, nola jaso. Funtzionalitatea ez da kasualitate hutsa, neurri, proportzio… en ezagutza kako dira horretan. Honi esker ez da esfortzurik egin behar gorputza moldatzeko. 

Ebaketen eta materialen soiltasunak, forma garbiek eta piezen loturek diseInuaren izaerari laguntzen diote, sinpletasun eta eskuragarritasun kutsua emanez, GUTXIA GEHIAGO.

Erabilgarritasuna bide eta helburu, erosotasun eta dotorezia uztartuz diseinatu, sortu eta erabilia. Ezin ukatu kolekzio pieza bat denik, eta ordea, erosotasunez erabilia izateko pentsatua denik.

DIAGONALAREN agerraldia, ez ohikoa eta esanguratsua, piezari norabide bat ematen dio, formaz gain hau indartzen duten botoiak bertan kokatuz.


4P.02 ematea_24.jantzia

Oscar Del Rio eta Amaia Monteagudo
Ezkontza soinekoa, 1967
SILHOUTTE


Pieza jarraikorra,  bolumenak emakumearen silueta azpimarratuko du, honek protagonista den testuinguru batean. 
Abstrakzio maximoaren ikuspegitik errealitatera pasatzerakoan forma geometrizatua sortuko da.
Purutasuna, geometrizazioa ,lurrarekiko duen interakzioa eta elementu bakarra izatea dira bere ezaugarri nagusiak. 
Erdiguneko piezaren arabera bi posizio ezberdinak izan ahal ditu.






4P.02 ematea_28.jantzia


Nagore Madariaga eta Itsasne Zarrabeitia
Boli koloreko zetaz egindako gaueko soinekoa eta belus beltzez egindako bolero edo jaka, 1961
THE HUG



Ezinezko  bolumenen gehiegikeri bat dago, grabitatearen lege guztien kontra egongo balitz bezala. Honek kontraesan bat dirudi,  elementu pisutsua goian agertzen da eta arina behean hau sostengatuz. Beraien artean hain desberdinak diren, bi bolumen eta kolore hauek kontraste orekatu batean egiten dute lan. Hutsa eta betea, bata bestearekin harremanetan eta elkarlanean. Formak   silueta lirain bat erakusten digu, mugimenduak ezkutatzen dituen heinean  bestaldetik  nabarmendu egiten ditu. Koloreen eta formaren kontrasteari esker,  begirada guztiak harrapatzen ditu.

4P.02 ematea_03.jantzia

Peru Arana eta Aitor Olabarria
Crepe beltzeko  soinekoa 1957.
Kartoizko exerlekua.
AZALBIZI




Simetrikoa erabat. Aurrean gorputzaren mugimendu libreen irakurketa  intuitzen uzten duen arren atzealdean ikusizezin bilakatzen dira. Material bakarra eta bi izaera, bi alde, aurrealdea eta atzealdea, ikuspegi guztiz ezberdinak eskaintzen dituztenak: ageria eta estalia. Exertzean besarkatu eta inguratzen zaituena, eguneroko eta  eroso.

4P.02 ematea_07.jantzia

Asier Gurruchaga eta Olatz Agirre
Boli koloreko zetazko tafetaz egina,
hainbat gorri eta fuksia tonutako lore 
estanpazioak dituena
Baby Doll, 1958
MOVEMENT IN SIMPLICITY




Forma trapezoidalari  bolumen exagerazio bat emanez lorturiko emaitza, forma koniko batetik abiatuz, eta plano inklinatu batez ebakiz, azken emaitza lortzen da. Bertan eseriko denak pribatutasuna izango du, baita mugimendu askatasuna ere, narruaren tentsatze eta lasaitzea eraginez. Emakumeei zuzenduriko  fuksia tonuez osatua.

4P.02 ematea_16.jantzia

Maite Urrestarazu eta Garazi Usandizaga
Zeta beltzeko krespoiz egindako gaueko soinekoa,
ezkata distiratsuzko zein kristal poliedrozko zintaz apaindua.
Gaueko soinekoa, 1968.
DIAMOND








Egitura tubularra da. Joera minimalista du, pieza bakarraren ideia transmititzen duelarik.

Gorputzaren formari hurbilduko zaio, honen mugimenduetara egoki moldatuz.

Euskarriak dira nortasuna emango diotenak, honen ezaugarriak areagotuz. Bi elementu honen arteko kontrastea itzela da, detallez beteriko piezek eutsiko dute oinarri laua. Izan ere, kolore ilunak egingo du basea hain laua izatea, kolore argiak presentzia hartuz.

4P.02 ematea_17.jantzia

Irati Aldalur_Maitane Menayo
Zeta beltzezko zirrikitunez egindako eguneko soinekoa_1955
Bihurri_2013



Kimonoaren reinterpretazioa:
Bolumena bizkarraldean, 
benetako siluetaren espresioa
agerian uzteari ihesean
benetakoa utziz, 
norbanakoaren mendean.

Aurrealdean
benetako irudia agerian.

Bi zati, 
gorputza biltzen dute lotsati.

Gerriraino estutua
erditik doa tutua,
gero zabaltzeko
aske izateko.

Guztiz oinarrizkoa
egunerokotasunean erabiltzekoa.
Edozein lekutan aurkitu
eta edonori egokitzekoa.

Aldaken mugimenduaz 
egiten du irri,
azal beltza dantzatuz bihurri.



4P.02 ematea_11.jantzia

Garazi Murua eta Eneko Garin
Rayonezko krepez eta zeta berdez egindako eguneko soinekoa, 1967
Zurez eta zeta berdez egindako aulkia, 2013
ZETAZINTA



Sinpletasuna, arintasuna, fintasuna... formaren sinplifikazioan zilindro batera hurbiltzen da eta zilindro bezala ulertzea forma geometriko sinple baten moduan ulertzea da. Sinpletasun hori Balenciagaren minimalismo nahi horren erakusgarri garbia da. zinta da presentzia, indar eta eragin handiena duen elementua eta atzealdea besarkatuko du, bilduz eta erabiltzailera egokituz. Bi kapak osatzen dute, bat egituratzailea eta bestea azken itxura emango diona. Azken horrek berezia egiten duen  berde-urdindu kolorea ematen dio.

4P.02 ematea_20.jantzia

Andoni Rodriguez Eraso eta Julen zubizarreta Oteiza
Le Chou 1967
Zeta beltzezko gaueko soinekoa
The Crook
Altzairu erdoilezinezko aulkia








Kolore beltzean oinarritzen den diseinu formala da, goiko atalaren argitzalek beheko atalaren simpletasunarekin kontrajarritzen direlarik. Goiko ataleko zurruntasuna beheko atalaren lerdentasun eta simpletasunarekin armoniarekin nahasten da, osotasunari bateratasuna emanez. Elementu garrantzitsuena goiko ataleko hutsunea da, zeinak osotasun hori apurtzen duen eta osotasun beltz horretan fokalizazio puntu bat sortzen da inguruaren harreta lortuz.


4P.02 ematea_10.jantzia


Amaia Jauregi Zelaia_Aintzane Revilla Manrique
Berde pastel koloreko shantung zetazko koktel abrigoa_1958
Erosotasunaren geometria





1957.urtean sorturiko Baby – Doll linearen garapen minimalista bezala uler daitekeen diseinu geometrikoa. 
Diseinuaren eskulturikotasunak egitura gorputzera era natural batean egokitzea dakar egitura-azal arteko espazio hutsak
indarra hartzen duelarik.
Forma trapezoidalak irudi garbi eta sinplea ematen badio ere, elementuen egituraketa konplexutasunez beterikoa da. 
Irakurketa bakarrean eta osotasunean ulertzen da nahiz eta pieza ezberdin nagusi bi bereizi. 
Materialen azal bikoitzak etabere irudi arrazional eta zuzenak sentsazio pirutsua eman dezakeen arren eraikitzeko teknika eta kolorearen erabilera bidez erabateko arintasuna ematea lortu da.

 “arquitecto para las líneas, escultor para la forma, pintor para el color, músico para la armonía y filósofo para la medida"



4P.02 ematea_04.jantzia

Katrin Gonzalez eta Ainhoa Sagastume
Napoli gros berdeko soinekoa, tul mekanikoz egindako ehun gardena,
eta kolore bereko napoli grosezko gona gainekoa.
Coctel soinekoa, 1956
INDIVIA



Erabilera anitzeko diseinua, egoera ezberdinetarako pentsatua. Aldakortasuna bilatzen du, eguneko momentu ezberdinetara egokitzeko asmoz. Eguneroko berotasuna eta erosotasuna, lanerako funtzionaltasunarekin alderatuz.
Koloreen kontrastea ere bada aipagarria. Argitasunaren txuriak iluntasunaren beltzaren inguruan dantzatzen du.
Bi piezako diseinua, bolumen handiko elementuak egitura egonkor bati besarkatzen dio. Bolumenak era garbian adieraziak, bata bestearen harreman estua erakutsiz.
Diseinuaren sinpletasuna da erakuslerik garrantzitsuena. Prozesu erraz batez emaitza konplexua lortzea izan zen beti diseinatzailearen helburua.
 

4P.02 ematea_13.jantzia

Kepa Etxabe eta Mireia Sarasola
Ikat satinez egindako koktel soinekoa,
lore motibo berdeak dituena, 1957
INVERSE




 Aurrealdea bigarren plano batean uzten du, bizkarraldeak garrantzia guztia hartuz irekiune bidez. Presentzia nabarmeneko elementua behekaldeko bolumen harrotua, airez beterik egongo bailitzan, arintasun sentsazioa ematen dio. Elementu egituratzailea pertsonaren bizkarra eutsi eta tentetzen duen elementu nagusia da. Kolore beltza oinarri izanda ere, berdeak elegantzia eta bizitasuna ematen dio, elementuaren uniformetasunaren adierazle.

4P.02 ematea_06.jantzia

Jon Beldarrain eta Olatz Santamaria
Zeta zurizko tafetaz egindako soinekoa,
bi tonu granatean petalo estanpatuz apaindua.
Koktel soinekoa. 1960
TULIPAN



Bere siluetaren forma dela eta, "tulipan" izenez bataiatu dugu. Forma hau kurbak exageratzen dituelako sortzen da. Lehenengo begiratuan ematen ez badu ere, izaera ezberdineko piezez osatua dago, baina hala ere batasun baten barnean ulertzen da. 

Bi zati nagusi ditu. 
Alde batetik goiko pieza, bi plano nagusi bereiz daitezke; aurrekoa eta atzekoa.
Beste aldetik behekoa, izaera simentriokoa du alde guztitetik, hau da, edoizein tokitatik begiratuta ere antzeko ikuspegia pertzibitzen da.

Benetan izaera ematen dion izaugarria bere estanpatua da. Granate eta arrosa tonoak nagusitzen dira, honek bizitasuna eta kolorea emanten dio.


4P.02 ematea_23.jantzia

Ainhoa Aranda Aparicio_Ane Ibarrondo Larramendi
Seta urdin biziko belus lauez egindako gaueko soinekoa_1956
Historiatik esentziara



Objektuaren presentziak, gau berezi baten dotoretasun eta esklusibotasuna islatzen du. Dualtasunak objektua definitzen du. Gorputz batek bolumena eta mugimendua irudikatzen duen bitartean, besteak giza gorputza estutu eta inguratzen du, objetuaren nortasuna azpimarratuz. Materialaren eta kolorearen aukeraketa ere, pentsatuta dagoen giroarekin bat dator, okasio berezi horrek sortuko dituen oroimenen euskarri bihurtuz eta objetuaren osotasunari koherentzia bat emanez.
                             

4P.02 ematea_15.jantzia

Alex Arregui Leszczynska eta Ainhoa Loidi Andonegui
Kotoi beltzeko otomanoz egindako berokia, 1960.
La Petite Basquaise. Zura, aluminioa eta soka.




La Petite Basquaise

Gorputzaren formak estaltzen dituen linearen alaba gazteena dugu. Mendiak, natura, landa lurrak, eta baserriak oroimenean gordeta ditu, bere soinean euskal ondarea azaleratzen duelarik. Osatzen duten atalek norabidetasuna  jasotzen dute, zuzentasuna eta malgutasuna bere baitan bilduz. Orokorrean simetrikoa izan arren, asimetria keinu batek bere izaera errotik aldatuko du. 

4P.02 ematea_09.jantzia

Naia Ozkorta Davila
Satin horiko gaueko soinekoa_1962
Sinplex_Chair             zura eta soka

ELEGANTZIA 
SINPLETASUNEAN

Konplexutasuna erakutsiz, 
sinpletasuna adierazten du nagusiki.

Pieza bakarrekoa badirudi ere,
bi piezaz osatzen da,
biak elkarlotuak egonik.

Lehenengo pieza
gorputzera besarkatzen da,
itsasontzi eskotea atzekaldera luzatuz 
eta begizta bidez amaiera emanik.

Bigarrena pieza ,
bizkarraren formari egokituko da
“U” forma hartuko duen korpiñoa izanik.

Bi piezon loturak ematen dio azken itxura,
elegantzia, konplexua...

Aurrekoa eta atzekoa kontrajarriz,
eta korolore hori inperialaz 
soineko iradokitzailea sortzen da.

2013/05/29

4P.02 ematea_26.jantzia

Unai Saez de Okariz Samaniego _ Jon Landa Artola
Gazarrez egindako manga zabaldun soineko beltza, 1964
Loreetan Lore _ kartoia





Pertsona bigarren plano batean uzten du, bera da protagonista nagusia.

Bolumenaren abstrakziora joz gero, forma konikoa da oinarria.

Forma geometrikoetatik ihesi, bolumetria organikoa gainentzen da.

Konotik lorera.

Ez dago erosotasuna lortzeko proiektatua, forma erabilgarritasunaren gainetik.

Kolore ilunaren izate homogeneoan argi puntual batek elementu bukatu bilakatzen du.

Bolumena azalen gehiketaz sortua, ez da solido zurruna.

Kolore beltzak ematen dio elegantzia eta sinpletasuna.

Lorearen esentzia, loreetan lore.

2013/05/10

4P// 2.FASEAREN EMATEA (4P.02)


4P.02 EMATEA
Irudian, Balenciaga etxearen Paris-eko dendaren garaiko kartel eder bat... 

Kurtsoa amaitzear dago eta esertokiaren prototipoen eraikuntzarekin jarraitzen dugu eta kurtsoko azken ematea gertu dugu. Ondoren adierazten dira emate egunean entregatu beharrekoak:

EMATE FISIKOA:
- P00.panela: Esertokiaren diseinu prozesua laburtuko duen panela. Bertan, ezkerraldean, Balenciagan oinarritutako jantzia, eta eskubialdean, esertokia. Jantziaren analisitik hasi, ateratako ondorioak eta esertokira eramandako ideiak argi eta garbi adierazi beharko dira irudi, marrazketa eta testu bitartez... Esertokiaren diseinua adieraziko da,  Adierazpen grafikoa baloratuko da. Formatoa: A1 panel horizontala. Bakoitzak, panelari etiketa bat jarri beharko dio. Etiketak, informazioa hau eramango du: egileen izenak, jantziaren izena eta urtea, esertokiaren izena eta material nagusiak, eta azkenik, logoak. Logoak EHU/UPV eta Cristobal Balenciaga Museo-koak izango dira. logoak ondorengo link-etan aurkitu ditzazkezue: (CBM, EHU).
- M00 maketa: Esertokiaren prototipoa entragatuko da 1:1 eskalan. Kalsean aipatu bezala, kasu batzuetan nahikoa izango da eraikuntza xehetasuna 1:1 eskalan entregatzea.(Diseinua aldatu edo moldatu duenak, esertokiaren maketa definitiboa entregatu beharko du baita 1:10 eskalan)



EMATE DIGITALA (BLOGEAN):
- Egileak, jantziaren izena eta urtea, eta esertokiaren izena (material nagusiak) adieraziko dira lehenik.
- Ondoren, P00.panelaren irudia igoko da blogean.
- A4 formato horizontala duen irudi bat igoko da. Irudi hau, 2 irudik osatuko dute. Alde batetik, ezker aldean, jantziaren argazkia A5 tamaina bertikalean izango da, beste aldetik, eskuin aldean, esertokiaren A5 tamainako irudi bertikala izango du (esertokiaren prototipo osoa egina dutenek, prototipo osoaren argazkia jarriko dute, besteek, maketaren irudia jarriko dute). Helburua, esertokia eta jantzia erlazionatuko duten 2 argazki esanguratsuenak aukeratzea da.
- Ondoren, TESTUA idatziko da. Kurtsoan zehar landu dugun testua. Jantzia zein esertokia deskribatzeko gai izango den testu sinple eta labur bat, diseinu prozesuan erabilitako ideiak jasoko dituena. Gogoratu, ezin dira "esertoki" eta "jantzi" eta antzeko hitzak erabili!!!

EMATE DIGITALA (MOODLE-en):
Entregatu beharrekoa 10M baino txikiago den artxibo  konprimitu batetan entregatuko da (zip). Karpetaren izena (XX_4P.02_amaia+naiara.zip)

P00.panela: 
XX_4P.02_P00_amaia+naiara.pdf 
A00. argazkia (blogean igoko den argazkia konbinatua, jantzia + prototipo/maketa): 
XX_4P.02_A00_amaia+naiara.pdf

Adierazitako izendapen eta formatoekin igoko dira lanak (Hasierako XX ikurrak jantziaren zenbakia litzateke, ondoren 4P praktikaren zenbakia doa, gero panela edo maketa zenbakia eta azkenik ikasleen izenak joan behar dute, adibide moduan naiara eta amaia jarri delarik).