2013/05/10

4P// 2.FASEAREN EMATEA (4P.02)


4P.02 EMATEA
Irudian, Balenciaga etxearen Paris-eko dendaren garaiko kartel eder bat... 

Kurtsoa amaitzear dago eta esertokiaren prototipoen eraikuntzarekin jarraitzen dugu eta kurtsoko azken ematea gertu dugu. Ondoren adierazten dira emate egunean entregatu beharrekoak:

EMATE FISIKOA:
- P00.panela: Esertokiaren diseinu prozesua laburtuko duen panela. Bertan, ezkerraldean, Balenciagan oinarritutako jantzia, eta eskubialdean, esertokia. Jantziaren analisitik hasi, ateratako ondorioak eta esertokira eramandako ideiak argi eta garbi adierazi beharko dira irudi, marrazketa eta testu bitartez... Esertokiaren diseinua adieraziko da,  Adierazpen grafikoa baloratuko da. Formatoa: A1 panel horizontala. Bakoitzak, panelari etiketa bat jarri beharko dio. Etiketak, informazioa hau eramango du: egileen izenak, jantziaren izena eta urtea, esertokiaren izena eta material nagusiak, eta azkenik, logoak. Logoak EHU/UPV eta Cristobal Balenciaga Museo-koak izango dira. logoak ondorengo link-etan aurkitu ditzazkezue: (CBM, EHU).
- M00 maketa: Esertokiaren prototipoa entragatuko da 1:1 eskalan. Kalsean aipatu bezala, kasu batzuetan nahikoa izango da eraikuntza xehetasuna 1:1 eskalan entregatzea.(Diseinua aldatu edo moldatu duenak, esertokiaren maketa definitiboa entregatu beharko du baita 1:10 eskalan)



EMATE DIGITALA (BLOGEAN):
- Egileak, jantziaren izena eta urtea, eta esertokiaren izena (material nagusiak) adieraziko dira lehenik.
- Ondoren, P00.panelaren irudia igoko da blogean.
- A4 formato horizontala duen irudi bat igoko da. Irudi hau, 2 irudik osatuko dute. Alde batetik, ezker aldean, jantziaren argazkia A5 tamaina bertikalean izango da, beste aldetik, eskuin aldean, esertokiaren A5 tamainako irudi bertikala izango du (esertokiaren prototipo osoa egina dutenek, prototipo osoaren argazkia jarriko dute, besteek, maketaren irudia jarriko dute). Helburua, esertokia eta jantzia erlazionatuko duten 2 argazki esanguratsuenak aukeratzea da.
- Ondoren, TESTUA idatziko da. Kurtsoan zehar landu dugun testua. Jantzia zein esertokia deskribatzeko gai izango den testu sinple eta labur bat, diseinu prozesuan erabilitako ideiak jasoko dituena. Gogoratu, ezin dira "esertoki" eta "jantzi" eta antzeko hitzak erabili!!!

EMATE DIGITALA (MOODLE-en):
Entregatu beharrekoa 10M baino txikiago den artxibo  konprimitu batetan entregatuko da (zip). Karpetaren izena (XX_4P.02_amaia+naiara.zip)

P00.panela: 
XX_4P.02_P00_amaia+naiara.pdf 
A00. argazkia (blogean igoko den argazkia konbinatua, jantzia + prototipo/maketa): 
XX_4P.02_A00_amaia+naiara.pdf

Adierazitako izendapen eta formatoekin igoko dira lanak (Hasierako XX ikurrak jantziaren zenbakia litzateke, ondoren 4P praktikaren zenbakia doa, gero panela edo maketa zenbakia eta azkenik ikasleen izenak joan behar dute, adibide moduan naiara eta amaia jarri delarik). 

No hay comentarios:

Publicar un comentario