2013/03/30

ERAKUSKETA BERRI BAT GETARIAR MUSEOAN

BALENCIAGA ETA GOI-MAILAKO JOSKINTZA BARTZELONAN
HURBILTASUNAK ETA ALDEAK

Martxoak 22tik aurrera eta iraila bitartean Getariako Cristobal Blenciaga Museoan ikusi daitekeen erakusketa interesgarria.

«Balenciaga eta goi-mailako joskintza Bartzelonan» erakusketaren helburua goi-mailako joskintzaren urrezko garai hura Kataluniako hiriburuan nola garatu eta loratu zen azaltzea da, eta Cristóbal Balenciagak fenomeno horretan egin zuen oinarrizko ekarpena ikusaraztea; guztia ere, Antoni de Montpalauren eta Cristóbal Balenciaga Fundazioaren bildumen artean zuhurtziaz aukeratutako pieza batzuen bitartez. Balenciagaren lanaz gain, besteak beste Pedro Rodríguez, Asunción Bastida, Manuel Pertegaz, Carmen Mir eta El Dique Flotante jostunen pieza esanguratsuak egongo dira ikusgai, Bartzelonako joskintzaren kalitatearen eta Getariako jostunak horien gain izandako eraginaren lekuko.

4P// 1.FASEAREN EMATEA (4P.01)

4P.01 EMATEA

Aurreko klasean komentatu genuen moduan, datorren ematearen eguna Bilboko Balenciaga Argitzen erakusketaren egunarekin koinziditzen du. Egun horretan, denok Bilbora goazenez, ematearen entrega fisikoa atzeratzea erabakitzen da. Entrega digitalaren eguna mantentzen da. (Bilboko erakusketara joateko argibideak azken astean jarriko dira)

Emate hau, prototipoa eraiki aurretik egin beharreko esertokiaren diseinuan oinarrituko da. 3 panel eta maketa bat entregatuko dira. Panel bakoitzak ondokoa jasoko du:

- P01.panela: Balenciagan oinarritutako jantzia, bere analisia, ateratako ondorioak eta esertokira eramango diren ideiak argi eta garbi adierazi beharko dira irudi, marrazketa eta testu bitartez. Adierazpen grafikoa baloratuko da. Formatoa: A2 panel bertikala.

- P02.panela: Esertokiaren diseinua adierazten duen panela. 1:10 eskalako plano tekniko akotatuak, planta, altxaera eta ebakidurak izango ditu. Irudi bolumetrikoak eta 1:25 eskalako detaile kostruktibo akotatuak. Adierazpen grafikoaz gain, giza gorputzarekiko erlazioa ere baloratuko da... kotak, eskala, materialak adieraziko dira. Formatoa: A2 panel bertikala.

- P03.panela: Esertokiaren 1:1 eskalako prototipoa egiteko hartutako bidea A3 horizontal batetan adieraziko da. Hasiera batetan, eskuz egindako esbozo "txukunak" eskatuko dira. Norbaitek ezinbesteko ikusten badu ordenagailuaren erabilpena, justifikatua dagoen bitartean posible izango du erabiltzea.

- M01 maketa: esertokiaren maketa definitiboa egingo da 1:10 eskalan. 
(Oraingo ematean, EZ da 1:1 eskalako prototipoa entregatu behar!)

Bai paneletan eta bai maketan, grafismo maila minimoa adierazten ez duten lanak ez dira zuzenduko. Adierazpenerako marrazketarako teknika eta material egokien aukeraketa gomendatzen da.


EMATE DIGITALA:
Datorren apirilak 12an, ostirala, 4P.01 ematea izango da. Entrega digitalki egingo da ariketak blogera eta moodle-era igoaz. Ondoren adierazten diren izendapen eta formatoekin igoko dira 3 panelak (Hasierako XX ikurrak jantziaren zenbakia litzateke, ondoren 4P praktikaren zenbakia doa, gero panela edo maketa zenbakia eta azkenik ikasleen izenak joan behar dute, adibide moduan naiara eta amaia jarri delarik). 

P01.panela: 
XX_4P.01_P01_amaia+naiara.pdf 
P02.panela: 
XX_4P.01_P02_amaia+naiara.pdf
P03.panela: 
XX_4P.01_P03_amaia+naiara.pdf
M01.maketa: 
XX_4P.01_M01_amaia+naiara.pdf

(garrantzitsua: izendapen honekin ere, artxibo digital hauek, klasera ekarri beharko dira apirilak 19an!!)

EMATE FISIKOA:
Asteartea 16an izango da, tutoretza orduan. Ariketaren 3 panelak eta 1:10 eskalako maketa entregatuko dira 303 bulego kanpoan dauden mahaietan. Entrega 11:00-12:00 bitartean egingo da. Norbaitek ezingo balu ordutegi horren barruan ekarri, bere lanak lehenago utzi beharko ditu azken esertokien maketak dauden mahaiean.

2013/03/21

CBM HILEKO MOD.

MARTXOA

Pastel-berde kolorezko zetazko shantungez egindako koktel berokia
1958


Lasaia da, eskote biribildukoa. Kimono hahukka dauzka. Gorputza aldakarainokoa da, eta berokiaren beheko aldea abiatzen da hortik, gona moduan. Lasaiera handikoa da, eta izurtu zein armatuta dago. Zeta urdinezko tafetaz foratuta dago.

Beroki honek Balenciaga urte horretan bertan aurkeztu zuen baby doll soinekoaren ezaugarriak dauzka egiturari dagokionez. Berritzailea izan zen silueta trapeziodala, ez baitzuen zerikusirik, gerria markatu eta aldakak nabarmentzen zituen silueta tradizionalarekin. Guar egun ere, beroki honek ausarta, bikaina eta modernoa izaten jarraitzen du. 

Patricia López-Willshaw andreak dohaintzan emana

(Cristobal Balenciaga Museoa)


2013/03/08

3P.02 ematea_05.jantzia

S2O
Yaiza del Blanco eta Amaia Goitia





3P.02 ematea_24 jantzia

Imanol Iturrioz Villalba

3P.02 ematea_29. jantzia

Damisela urdina
Ane Rodríguez eta Nerea Domínguez



3P.02 ematea_17.jantzia


Bihurri
Irati Aldalur eta Maitane Menayo


3P.02 ematea_23.jantzia

Historiatik esentziara
Ainhoa Aranda eta Ane Ibarrondo

3p. 02 ematea_09.jantzia

XIMPLEX_CHAIR
_Naia Okorta Davila



3p.02 ematea_19.jantzia

OROITZA
Memoria txertatzen...
Aitor Omaetxebarria_Jon Atxikallende



3P.02 ematea_07.jantzia

Movement in simplicity
Asier Gurruchaga  eta  Olatz Agirre



3P.02 ematea_26.jantzia

Loreetan Lore 
Jon Landa Artola eta Unai Saez de Ocariz Samaniego


3P.02 ematea_15.jantzia

La Petite Basquaise
Alex Arregui Leszczynska eta Ainhoa Loidi Andonegui


3P.02 ematea_24.jantzia



Silhouette
Oscar Del Rio eta Amaia Monteagudo


 

3P.02 ematea_1. jantzia

Kontraste bikoitza
Nerea Colorado eta Unai Ibañez


 

3P.02 ematea_27.jantzia

Gazar petaloa
Jone Castells


3P.02 ematea_20.jantzia



3P.02 ematea_28.jantzia


The Hug
Nagore Madariaga eta Itsasne Zarrabeitia




3P.02 ematea_03.jantzia

Azalbizi
Peru Arana eta Aitor Olabarria
 
 


 

3P.02 ematea_16.jantzia

Diamond dress
Maite Urrestarazu eta Garazi Usandizaga



3P.02 ematea_6.jantzia








3P.02 ematea_18.jantzia

Elegantziaren sinpletasuna
Ander Zangitu Orbea