2013/03/30

4P// 1.FASEAREN EMATEA (4P.01)

4P.01 EMATEA

Aurreko klasean komentatu genuen moduan, datorren ematearen eguna Bilboko Balenciaga Argitzen erakusketaren egunarekin koinziditzen du. Egun horretan, denok Bilbora goazenez, ematearen entrega fisikoa atzeratzea erabakitzen da. Entrega digitalaren eguna mantentzen da. (Bilboko erakusketara joateko argibideak azken astean jarriko dira)

Emate hau, prototipoa eraiki aurretik egin beharreko esertokiaren diseinuan oinarrituko da. 3 panel eta maketa bat entregatuko dira. Panel bakoitzak ondokoa jasoko du:

- P01.panela: Balenciagan oinarritutako jantzia, bere analisia, ateratako ondorioak eta esertokira eramango diren ideiak argi eta garbi adierazi beharko dira irudi, marrazketa eta testu bitartez. Adierazpen grafikoa baloratuko da. Formatoa: A2 panel bertikala.

- P02.panela: Esertokiaren diseinua adierazten duen panela. 1:10 eskalako plano tekniko akotatuak, planta, altxaera eta ebakidurak izango ditu. Irudi bolumetrikoak eta 1:25 eskalako detaile kostruktibo akotatuak. Adierazpen grafikoaz gain, giza gorputzarekiko erlazioa ere baloratuko da... kotak, eskala, materialak adieraziko dira. Formatoa: A2 panel bertikala.

- P03.panela: Esertokiaren 1:1 eskalako prototipoa egiteko hartutako bidea A3 horizontal batetan adieraziko da. Hasiera batetan, eskuz egindako esbozo "txukunak" eskatuko dira. Norbaitek ezinbesteko ikusten badu ordenagailuaren erabilpena, justifikatua dagoen bitartean posible izango du erabiltzea.

- M01 maketa: esertokiaren maketa definitiboa egingo da 1:10 eskalan. 
(Oraingo ematean, EZ da 1:1 eskalako prototipoa entregatu behar!)

Bai paneletan eta bai maketan, grafismo maila minimoa adierazten ez duten lanak ez dira zuzenduko. Adierazpenerako marrazketarako teknika eta material egokien aukeraketa gomendatzen da.


EMATE DIGITALA:
Datorren apirilak 12an, ostirala, 4P.01 ematea izango da. Entrega digitalki egingo da ariketak blogera eta moodle-era igoaz. Ondoren adierazten diren izendapen eta formatoekin igoko dira 3 panelak (Hasierako XX ikurrak jantziaren zenbakia litzateke, ondoren 4P praktikaren zenbakia doa, gero panela edo maketa zenbakia eta azkenik ikasleen izenak joan behar dute, adibide moduan naiara eta amaia jarri delarik). 

P01.panela: 
XX_4P.01_P01_amaia+naiara.pdf 
P02.panela: 
XX_4P.01_P02_amaia+naiara.pdf
P03.panela: 
XX_4P.01_P03_amaia+naiara.pdf
M01.maketa: 
XX_4P.01_M01_amaia+naiara.pdf

(garrantzitsua: izendapen honekin ere, artxibo digital hauek, klasera ekarri beharko dira apirilak 19an!!)

EMATE FISIKOA:
Asteartea 16an izango da, tutoretza orduan. Ariketaren 3 panelak eta 1:10 eskalako maketa entregatuko dira 303 bulego kanpoan dauden mahaietan. Entrega 11:00-12:00 bitartean egingo da. Norbaitek ezingo balu ordutegi horren barruan ekarri, bere lanak lehenago utzi beharko ditu azken esertokien maketak dauden mahaiean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario