2013/03/01

3P// MATERIALAK AZTERTU ONDOREN...

Gaurko klasean diseinu bakoitzerako material ezberdinak aztertu ondoren ESERTOKIAREN AURREIDEIA-ren bila goaz.

Martxoak 8-ko klasean 3P.02 lanaren ematea izango da eta ondokoa entregatu beharko da:

- DIN A2 panela: Aulkiaren idearen jatorria eta diseinuarekin lortu nahi den emaitza adieraziko da. Esertokiaren altxaerak, planta eta bolumena aurkeztuko dira. Kota nagusiak eta eskala grafikoak agertu beharko dira, era berean, aulkiak giza gorputzarekin duen erlazioa erakutsiko beharko du. Teknika guztiz askea izango da.

- Aulkiaren maketa 1:5 eskalan.

Klasean, talde aurkezpenak egingo dira A2 panela eta maketa oinarritzat hartuta.
Entregaz gain, talde bakoitzak, 2 irudi igo beharko ditu blog-era, bata A2 panelarena eta bestea aulkiaren maketarena. (Aulkiaren maketaren argazkia ateratzeko orduan, fondoaren aukeraketa eta argiztapen egokiak erabiltzea ezinbestekoa da bakoitzak bilatzen duen ideia transmititzeko)
Bi irudiak Moodle-era igoko dira PDF formatuan eta ondoko izendapena erabiliko da:
(Adibidez, 01 soinekoa duen taldeak horrela izendatu beharko ditu bere bi artxiboak.)

3P.02_01_panela
3P.02_01_maketa

Blogera igotzerakoan, azken ematean erabili genuen formatu berdina erabiliko dugu oraingoan, tituluan ematearen zenbakia jarriaz, taldearen izena, letra grixarekin etabar...

No hay comentarios:

Publicar un comentario