2013/03/30

ERAKUSKETA BERRI BAT GETARIAR MUSEOAN

BALENCIAGA ETA GOI-MAILAKO JOSKINTZA BARTZELONAN
HURBILTASUNAK ETA ALDEAK

Martxoak 22tik aurrera eta iraila bitartean Getariako Cristobal Blenciaga Museoan ikusi daitekeen erakusketa interesgarria.

«Balenciaga eta goi-mailako joskintza Bartzelonan» erakusketaren helburua goi-mailako joskintzaren urrezko garai hura Kataluniako hiriburuan nola garatu eta loratu zen azaltzea da, eta Cristóbal Balenciagak fenomeno horretan egin zuen oinarrizko ekarpena ikusaraztea; guztia ere, Antoni de Montpalauren eta Cristóbal Balenciaga Fundazioaren bildumen artean zuhurtziaz aukeratutako pieza batzuen bitartez. Balenciagaren lanaz gain, besteak beste Pedro Rodríguez, Asunción Bastida, Manuel Pertegaz, Carmen Mir eta El Dique Flotante jostunen pieza esanguratsuak egongo dira ikusgai, Bartzelonako joskintzaren kalitatearen eta Getariako jostunak horien gain izandako eraginaren lekuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario