2012/11/29

2012/11/16

2P // MINIMILen



Azken bi egunetan, MINIMIL markaren tailerra ezagutzeko aukera izan dugu. 


Contxu Uzkudun eta bere alaba Anak, MINIMILek Pasaian duen tailerreko ateak ireki dizkigute. Beraien lan egiteko era erakutsi eta azaldu digute, baita MINIMILen filosofia ere. 

Beraiek kontrolatzen dute prozesu guztia Pasaiako lantoki honetatik: diseinua, patronajea, prototipoen eraikuntza, katalogoen diseinua, denden diseinua, grafismoa, erakuslehioak,...  Jantzi bildumak nola sortzen dituzten komentatu digute, koloreen aukeraketak, jantzien bolumenak, eta beraientzat garrantzitsuena den fasea ere aipatu digute: kolekzio bereko pieza desberdinen arteko konbinazioak zehaztea.

Patroiak egiteko garaian kartoiak moztu eta marrazteko kodigo ezberdinak daudela ikusi ditugu. Contxuk, maniki gainean diseinuaren lan prozesu baten adibide bat azaldu digu. Bolumen bereziko gona baten despiezea eta patroiak ere ikusi ditugu.





Oso gustura sentitu gara zuekin. Modaz gain, arkitektura eta diseinuaren inguruan zenbait hausnarketa egin ditugu ere. Balenciagaren soinekoen eraikuntza ulertzeko lagungarri izango dugu bi egun hauetan ikasitakoa, batez ere, praktika berezi hau garatzeko eduki beharreko jarreran!

Mila mila mila esker MINIMIL!!! Izugarri ondo tratatu gaituzue!!! Detaile ta guzti gainera...


2012/11/13

2P // CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOAN (2)

CBM-ko Jantzien errestauzaio gelan

Aurreko ostiralean Getariar Museora egindako irteeran, aurtengo Balenciagaren jantzien bilduma berria ikusteaz gain, Museoko jantzien errestaurazio gela ikusteko aukera izan genuen.
Igorrek, Museoko jantzien errestaurazio arduradunak, aurreko urtean Museoan erakusgai izan ziren Balenciagaren jantzi esanguratsu batzuk erakutsi eta aztertu zizkigun. Bere eskutik, jantzien patroi bitarteko eraikuntza, ehun ezberdinen portaera eta emakumearen gorputzarekiko erlazioaren azalpenak jaso genituen... Ikusgarriak benetan!!






Milesker CBM-ri aukera hau emateagatik

QUOTES


Un couturier debe ser: arquitecto por los planos, escultor por la forma, pintor por el color, músico por la armonía y filósofo por la mesura

Cristobal Balenciaga

2012/11/12

2P // MINIMILera BISITA

Modaren munduak nola funtzionatzen duen gehiago ezagutu ahal izateko, Azaroak 15, osteguna, eta Azaroak 16, ostirala, Pasaian kokatzen den MINIMIL moda extearen tailerra bisitatzeko aukera izango dugu.

Arropa marka honek, Contxu Uzkudun eta bere alabek sortu zuten. Bertan, jantziak eta osagarriak diseinatzen dituzte, ondoren bere denda propioetan saltzeko, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Valencian.


[*] 13:00tan Pasaiako Euskadi Etorbidea 53an elkartuko gara. Saio berezi hau 13:00-14:30 iraungo du gutxi gora-behera. Moodle-en ere eskegi da ikasleen zerrenda.

2012/11/10

CBM HILEKO MOD.

AZAROA
Artilezko tafeta eta mohair granatez egindako berokia
1960
Beroki zuzen eta lasaia da. Eskote biribildua dauka, eta lepo alderantzikatuta. Kanezua dauka atzekaldean. Kimono mahukak. Aurrealdeetan, tapadun poltsiko okerrak daramatza. Rayon beltzeko tafetaz forratuta dago. Aurrekaldean ixten da, hiru botoi granate haundiekin. 
Espanian egina. 60ko hamarkadan, Balenciagak bolumen arinagoa zeukaten beroki soil, sinple eta erosoak diseinatu zituen. Beroki horien bereizgarriak materialen ugaritasuna eta aberastasuna ziren, baita haiek egiteko erabilitako paleta kromatiko zabala ere. 
Meye Allende andrearena izan zen.


[ http://cristobalbalenciagamuseoa.com/AZAROA-.html ]

2012/11/09

2P // CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOAN



Gaur Getariako Balenciaga Museoan egon gara. Erakusketa osatzen duten jantziak ikusi eta hauen berezitasunak ezagutu ditugu Miren, Igor eta Joneren eskutik. Aulkiak diseinatzeko inspirazio modura erabiliko ditugun jantzien nondik norakoak ulertzeko oso mesedegarria izango da gaur ikasitakoa.


Eskerrak eman Mireni, Igorri, Joneri, Amaiari, Cristobal Balenciaga Museoari eta Euskal Herriko Unibertsitateari ere, denen laguntzarekin burutu delako gaurko bisita hau. MILESKER!

2012/11/06

2P // AZTERTUKO DITUGUN JANTZIEN IZENA ETA DATA




01 Beltz eta boli koloreko satinez egindako gaueko soinekoa, 1943.
02 Zeta beltzeko tafetaz egindako gaueko berokia, Ca. 1935.
03 Artile beltzeko krepez egindako soinekoa, 1957.
04 Napoli gros berdez egindako soinekoa, tul mekanikoz egindako ehun gardena eta kolore bereko Napoliko grosez egindako gona-gainekoa dituena, 1956.
05 Artile laranjako krespoiz egindako eguneko soinekoa, Ca. 1968.
06 Zeta zuriko tafetaz egindako soinekoa, bi tonu granatetan egindako petalo estanpatuz apaindua, 1961.
07 Boli koloreko zetazko tafetaz egindako baby doll soinekoa, hainbat gorri eta fuksia tonutako lore entanpazioak dituena, 1958.
08 Hezur koloreko zetazko otomanoz egindako koktel berokia, Ca. 1960.
09 Satin horiz egindako gaueko soinekoa, 1962.
10 Pastel-berde koloreko zetazko shantungez egindako koktel berokia, 1958.
11 Rayonezko krepez eta zeta berdez egindako eguneko soinekoa, Ca. 1967.
12 Urdin turkesa koloreko Napoliko grosez egindako koktel soinekoa, 1956.
13 Satin estanpatu berdez egindako koktel soinekoa, lore motiboak dituena, 1957.
14 Artile urdin eta zuriko zirrikitun gurutzatuz egindako emakume-jantzia, 1966.
15 Kotoi beltzeko otomanoz egindako berokia, 1960.
16 Zeta beltzeko krespoiz egindako gaueko soinekoa, ezkata distiratsuzko zein kristal poliedrozko zintaz apaindua, 1968.
17 Zeta beltzezko zirrikitunez egindako eguneko soinekoa, Ca. 1960.
18 Zeta beltzeko gazarrez egindako gaueko soinekoa, 1962.
19 Gazar zuri eta beltzez egindako cocktail soinekoa, 1958.
20 Zetaz egindako gaueko soinekoa eta gazar beltzez egindako lepokoa, 1967.
21 Gazarrez egindako gaueko beroki beltza, 1962.
22 Liho arrosako tafetaz egindako konjuntoa, gorputzaz eta gonaz osatua, Ca. 1966.
24 Zeta urdin biziko belus lauez egindako gaueko soinekoa, 1956.
24 Boli koloreko gazarrez egindako ezkontza soinekoa eta burukoa, 1967.
25 Gazar beltzez egindako soinekoa, 1967.
26 Gazarrez egindako manga zabaldun soineko beltza,  1964.
27 Gazar arrosa argiz gindako gaueko soinekoa, 1965.
28 Boli koloreko zetaz egindako gaueko soinekoa eta belus beltzez egindako bolero edo jaka, 1961.