2012/11/16

2P // MINIMILen



Azken bi egunetan, MINIMIL markaren tailerra ezagutzeko aukera izan dugu. 


Contxu Uzkudun eta bere alaba Anak, MINIMILek Pasaian duen tailerreko ateak ireki dizkigute. Beraien lan egiteko era erakutsi eta azaldu digute, baita MINIMILen filosofia ere. 

Beraiek kontrolatzen dute prozesu guztia Pasaiako lantoki honetatik: diseinua, patronajea, prototipoen eraikuntza, katalogoen diseinua, denden diseinua, grafismoa, erakuslehioak,...  Jantzi bildumak nola sortzen dituzten komentatu digute, koloreen aukeraketak, jantzien bolumenak, eta beraientzat garrantzitsuena den fasea ere aipatu digute: kolekzio bereko pieza desberdinen arteko konbinazioak zehaztea.

Patroiak egiteko garaian kartoiak moztu eta marrazteko kodigo ezberdinak daudela ikusi ditugu. Contxuk, maniki gainean diseinuaren lan prozesu baten adibide bat azaldu digu. Bolumen bereziko gona baten despiezea eta patroiak ere ikusi ditugu.





Oso gustura sentitu gara zuekin. Modaz gain, arkitektura eta diseinuaren inguruan zenbait hausnarketa egin ditugu ere. Balenciagaren soinekoen eraikuntza ulertzeko lagungarri izango dugu bi egun hauetan ikasitakoa, batez ere, praktika berezi hau garatzeko eduki beharreko jarreran!

Mila mila mila esker MINIMIL!!! Izugarri ondo tratatu gaituzue!!! Detaile ta guzti gainera...


No hay comentarios:

Publicar un comentario