2013/02/16

3P.01 ematea_28.jantzia

Boli koloreko zetaz egindako gaueko soinekoa eta belus beltzez egindako bolero edo jaka, Ca. 1961.
Nagore Madariaga eta Itsasne Zarrabeitia.

The Hug.

Jantzi honetan “ezinezko” bolumenen gehiegikeri bat dago, eta bolumen sinpleak diruditen arren hauetan nabari da josteko Balenciagaren esku ona. Kapa bera bakarrik sostengatzen  da, grabitatearen lege guztien kontra egongo balitz bezala. Honek kontraesan bat dirudi, izan ere soinekoaren elementu arina jantzia bera izango litzateke eta kapa elementu  pisutsu bezala  ulertu genezake. Soinekoa osatzen duten, eta beraien artean hain desberdinak diren, bi bolumen hauek kontraste orekatu batean egiten dute lan. Hau kolore eta forman antzematen da, aurkariak diren arren modu egoki batean elkar osatuko direlarik. Hutsa eta betea, bata bestearekin harremanetan eta elkarlanean. Kapak emakumearen mugimenduak ezkutatzen dituen heinean soinekoak nabarmendu egiten ditu aukeratutako telak ematen dizkion argi-itzalei esker. Hau gorputzera itsastean emakumearen mugimenduak era nabariagoan antzematen da. Argi itzal hauek bertikaltasuna ematen diote soinekoari, emakumearen silueta lirainduz. Kapak gorputzaren kurbak azpimarratzen ditu koloreen eta formaren kontrasteari esker, berak, Balenciagak, nahi duen silueta “ideala” sortuz, emakumearen benetako gorputza estaliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario