2013/02/15

3P.01 ematea_10. jantzia

Berde pastel koloreko shantung setazko koktel abrigoa,1958
Amaia Jauregi eta Aintzane Revilla
Erosotasunaren geometria
1957.urtean sorturiko Baby – Doll linearen garapen minimalista bezala uler daitekeen diseinu geometriko honek emakumearen silueta guztiz desagertzea eragingo du, aldi berean emakumeari mugitzeko askatasun maila bat eskeiniz.
Diseinuaren eskulturikotasunak egitura gorputzera era natural batean egokitzea dakar figura – molde arteko espazio hutsak indarra hartzen duelarik.
Forma trapezoidalak irudi garbi eta sinplea ematen badio ere, patroien egituraketa konplexutasunez beterikoa da.
Soinekoa irakurketa bakarrean eta osotasunean ulertzen da nahiz eta pieza ezberdin nagusi  bi bereizi.
Shantung-aren azal bikoitzak eta abrigoaren irudi arrazional eta zuzenak sentsazio pisutsua eman dezakeen arren Balenciagak zuen josteko teknika eta kolorearen erabilera bidez jantziari arintasuna ematea lortu zuen bere maisutasuna erakutsiz.

“arquitecto para las líneas, escultor para la forma, pintor para el color, músico para la armonía y filósofo para la medida”

No hay comentarios:

Publicar un comentario