2013/02/14

3P.01 ematea_23.jantzia

Seta urdin biziko belus lauez egindako gaueko soinekoa, 1956
Ainhoa Aranda eta Ane Ibarrondo 
Kontzeptu baten esentziara hurbiltzeko helburuarekin sortzen den objektua. Oinarria historia delarik, purutasunera heltzeko bide baten partea. Bere presentziak, gau berezi baten dotoretasun eta esklusibotasuna islatzen du. Dualtasunak objektua definitzen du formari dagokionez. Gorputz batek giza gorputza estutu eta inguratzen duen bitartean, besteak bolumena eta mugimendua irudikatzen ditu. Dualtasun honi batasuna emanik, objektuaren nortasuna azpimarratu eta eutsiko duen tentsiopeko elementua agertuko da, bi gorputzak lotuz. Materialaren eta kolorearen aukeraketa ere, pentsatuta dagoen giroarekin bat dator, okasio berezi horrek sortuko dituen oroimenen euskarri bihurtuz eta objektuaren osotasunari koherentzia bat emanez. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario