2013/02/14

3P.01 ematea_03. jantzia

Gris ilun koloreko crepezko zaku soinekoa, C.a 1957
Peru Arana eta Aitor Olabarria


Azal2zi
Bi zati nagusi bereizten dira, aurrealdea, euskarriaren forma, emakumearen biribiltasunak intuitzen uzten duena, eta atzealdea, nasaiagoa, askeagoa, ekialdeko kimono bailitzan zimurren dantzari esker euskarria irakurtezin bilakatzen duena. Argi itzalen jolasarekin jokatuko da bertan, soinekoari mugimendua sortaraziz. Jantzi soil eta minimalista lortzearen nahi horretan, forma geometriko puru batetik, kono moztutik, eratorririko hiru zatiz osaturiko eta bi puntutan eutsiko den pieza simetrikoa da. Soineko eta emakumearen arteko aire espazioaren kontrola zorrotza da, beherantz joan ahala, belaunetara iritsi arte  pertsonaren mugimenduen askatasuna murriztuz joango da, goialdeko mugimenduak guztiz libre utziz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario