2013/02/01

3P// enuntziatua: ESERTOKIAREN AURREDISEINUA

LANTEGIAREN 3.PRAKTIKA:  ESERTOKIAREN AURREDISEINUA

3P//
Aurreko praktikan, Cristobal Balenciaga diseinatzailearen jantzi ezberdinak aztertu ditugu. Azken lauhilabete honetan, lan-talde bakoitzak, azterturiko jantzi bakoitzetik ateratako ondorioekin, aulki baten diseinu prozesuan murgiltuko gara. Hau da, jantzi bakoitzetik, aulki edo esertoki bat jaioko da.
Lan-talde bakoitzak, bere jantzia oinarritzat hartuta, bere aulkiaren diseinu prozesuarekin hasiko da maketa bat egitera iritsi arte. Prozesu honek fase ezberdinak izango ditu eta egutegi honekin banatuko dira:
EGUTEGIA

1.fasea   ESPRESIO MINIMOAREN BILA

. Urtarrilak 25 AKABA aulki enpresara irteera
. Otsailak 1 Teoria klasea + praktika (jantziaren marrazketa)
. Otsailak 8 Cristobal Balenciaga Museokoekin 2.praktikaren zuzenketak
Otsailak 15 Thutty Thusberg moda diseinatzailearen bixita 
        1.fasearen ematea (3P.01), ematearen ordutegia (14:00-tan)


2.fasea   ESERTOKIAREN AURREIDEIA

. Otsailak 22 Teoria klasea + praktika (erreferentziak bilatzen)
. Martxoak 1 Zuzenketak tailerrean
Martxoak 8 2.fasearen ematea (3P.02) + aurkezpenak klasean
                      ematearen ordutegia (11:30-tan)

EMATEAK (emateen baldintzak aurkezpen egunean klasean zehaztuko dira)

3P.01 lanaren ematea. “espresio minimoaren bila”

   Atal honetan, jantziaren sinplifikazio maximoa bilatuko dugu. Jantziaren esentzia      galtzen ez duen irudi sinpleenak aurkitzen saiatuko gara marrazketa eta testu bitartez.

- Lamina: 1 x DIN A3 marrazketako edozein teknika onartzen da
                (paperean eta PDF formatuan Moodle-n eta blog-ean igo)
- Testua: 1 x DIN A4 100 hitz baino gutxiagoko idatzi bat izango da
                 (paperean eta PDF formatuan Moodle-n eta blog-ean igo)

3P.02 lanaren ematea. “esertokiaren aurreideia”

Aurreko fasean adostutako baldintzekin aulkiaren diseinuaren garapena azaldu beharko da. Atal honetan adierazi beharrekoak: Nori/nora zuzenduriko esertokia den, zein puntuetan egin nahi da Balenciaga-ren jantziarekin lotura, egitura moten azterketak, material egokienen hausnarketak...
-  Panela: 1 x DIN A2 (paperean eta PDF formatuan Moodle-n igo)
-  Aulkiaren maketa 1:5 eskalan 
-  Lanaren aurkezpena klasean (5 min)

No hay comentarios:

Publicar un comentario