2013/02/14

3P.01 ematea_31. jantzia

Zeta fuksiako napoliko grosez egindako gaueko soinekoa, muare efektuz apaindua, 1963
Imanol Iturrioz Villalba 

Sinplifikazioan, abstrakzioan alferrikako guztia kendu behar da baina jantziaren esentzia galdu gabe. Baina zein da jantziaren esentzia?
Forma: Esentziaren zati garrantzitsuena baina ez bakarra. 3 zatitan banatu dezakegu jantzia, lehena, goi zatia gorputzari egokitzen zaio emakumearen forma nabarmentzen du. Bigarrena gerrikin behera gorputzatik bereizten da eta jantzia bera bilakatzen da protagonista 3. zatian, bolanteez osatuakoan bukatuz. Jantziaren sinplifikazioan zati hauek berezi behar dira forma geometriko sinpleak erabiliz; konoak dira hoberen adaptatzen diren formak.
Kolorea eta testura. Soinekoren zati garrantzitsuak dira kasu honetan. Gaueko soineko bat da eta fuksia kolorea eta ohialaren disdira jantziaren protagonismoa haunditzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario