2013/02/06

CBM HILEKO MOD.


OTSAILA
Kotoi beltzeko otomanoz egindako berokia 1960
Belaunetarainokoa da, eskote biribildua dauka eta lepo alderantzikatu bikoitza. Kanezua dauka aurrealdean eta atzealdean, eta oso ohial izurtuak abiatzen dira bertatik.
Plastroi poltsiko handiak daramatza. Hiru laurdeneko kimono mahukak dauzka. Aurrealdearen erdian ixten da, fantasiazko beirapastaz egindako bi botoi handiekin. Rayon beltzeko tafetaz forratuta dago.
Balenciaga beroki lasai eta erosoak egiten hasi zen 60ko hamarkadaren hasieran. Honako hau, nabarmentzen da batez ere. Forma zehaztugabeko beroki lasai honek argi erakusten du Balenciagak nola garatu zituen bere ideiak 40ko hamarkadaren bukaerako "upel" lerroaren kontzeptutik abiatuz.
Ehunak eta fantasiazko botoiek egoera berezietarako luxuzko jantzi bihurtzen dute.
Felisa Urdanibia de Salvagnac andrearena izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario