2013/02/04

3P// BALENCIAGA MUSEOKOEI AURKEZPENA

Datorren ostiralean, otsailak 8, Cristobal Balenciaga Museotik, dagoeneko ezagunak ditugun Miren Arzalluz eta Igor Uria etorriko zaizkigu klasera. 
Bisita honen helburua, orain arte azterturiko jantzien ondorioak beraiekin konpartitzea eta zuzenak diren ikustea esertokien diseinuarekin jarri aurretik. 
3 orduko klasea ongi aprobetxatzeko, ahalik eta hobekien organizatu behar dugu. Hemen dituzue talde bakoitzak jarraitu beharko dituen pausuak bere jantziaren analisia erakusteko garaian:

Aurkezpen bakoitzak 3 minutu baino laburragoa izango da eta ondoko irudian azaltzen den moduan organizatu beharko da.
1. irudia:  Jantziaren argazki esanguratsuena. (goian ezkerretara jantziaren klaseko zenbakia... behean eskubitara, jantziaren urtea eta izena) 
2. irudia:  Jantziaren  inguruan egindako maketaren argazkia
3. irudia:  Jantziaren inguruan egindako ilustrazioa (aurreko ostiraleko ariketaren irudia)
4 irudiak:   Atal honetan 4 irudi inguru jarriko dira. Atera diren jantziaren ondorioak grafikoki erakutsiko dira eta ostiralean zehaztu genuen testuaren irakurketarekin lagunduko da)

Artxibo guztiak PDF formatoan egon beharko dira!!! Ez da powerpoint formatoa onartuko, bertsioen inkonpatibilitateak ekiditze arren... Talde bakoitzak bere PDFartxiboak ongi izandatuta ekarri beharko ditu. 
Adibideko soineko honen kasuan, honela izendatu beharko litzateke artxibo bakoitza:
(lehenik, soinekoaren klaseko zenbakia, blogean ikusi dezakezue zein den Azaroak 6ko sarreran; ondoren, irudiaren zenbakia eta ondoren ikasleen izenak)

1. irudirako izendapena: 
00_01-argazkia_amaia+naiara.pdf

2. irudirako izandapena: 
00_02-maketa_amaia+naiara.pdf

3. irudirako izandapena: 
00_03-ilustrazioa_amaia+naiara.pdf

4. irudietarako izendapenak: 
00_04-ondorioak-1_amaia+naiara.pdf
00_04-ondorioak-2_amaia+naiara.pdf
00_04-ondorioak-3_amaia+naiara.pdf
00_04-ondorioak-4_amaia+naiara.pdf
...

Ahal dugunon artean, 11:00etan klase kanpoan egingo dugu hitzordua azalpen digitalaren artxiboak organizatzen joateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario