2012/10/29

CBM HILEKO MOD.

URRIA

Blusaz eta gonaz osatutako lihozko konjuntoa
1967

Cristóbal Balenciaga Museoak, inauguratu zen egunetik, hileko pieza aurkeztu du. Oraingoan, itsasoan inspiratutako konjunto bat izango da protagonista; 1960ko hamarkada amaierako konjunto bat, alegia. 

Piezan ederki nabari da itsasoak zer-nolako eragina izan zuen moda-sortzailearengan. Meye Maier izan zen jabea, Cristóbal Balenciagaren ohiko bezero getxotarra. Blusaz eta gonaz osatutako lihozko konjuntoa da, 1967an egina. Bai itxuragatik, bai koloreagatik, Getariako marinelek Balenciaga haurra zela janzten zituzten alkandorak gogorarazten ditu.



[ http://cristobalbalenciagamuseoa.com/URRIA-.html ]

No hay comentarios:

Publicar un comentario