2013/06/17

ERAKUSKETA ANTOLATZEN

Erakusketa antolatzen joateko lan talde ezberdinak egin dira eta bakoitzak arduradun bat izango du. Erakusketarako hautatuak izan direnak talde arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan materiala prestatu eta entregatzen joateko. Esertoki bakoitzak jantziaren zenbakia eramango du eta azpian adierazten den moduan izendatuko dira.


ERAKUSKETA PRESTATZEKO LAN-TALDEAK:

1. taldea ARGAZKIGINTZA:
- Andoni Rodriguez (arduraduna)
- Ainhoa Loidi
- Unai Gardoki

2. taldea GRABAKETA:
- Eneko Garin (arduraduna)
- Garazi Murua

3. taldea AURREKONTUA:
- Alex Arregi (arduraduna)
- Amaia jauregi

4. taldea BIDEOA:
- Olatz Santamaria (arduraduna)
- Alex Arregi
- Peru Arana
- Aitor Olabarria

5.1 taldea ERAKUSKETA_barne banaketa:
- Yaiza Del Blanco (arduraduna)
- Amaia Goitia

5.2 taldea ERAKUSKETA_material bilketa:
- Garazi Usandizaga (arduraduna)
- Maite Urrestarazu

5.3 taldea ERAKUSKETA_miniatura gunea:
- Maitane Menayo (arduraduna)
- Irati Aldalur

Uztailak 4-ean, goizeko 10:00-etan izango dugu datorren hitzordua. Eskolan lanean izango gara Uztailak 4 eta 5 egunetan zehar. Egun horretarako, ondorengo lanak prestatuak izan beharko dira:

- Kajetin edo seiloa (5.2 taldeak panel bakoitzean joango den kajetina diseinatu beharko du egun honetarako. Miniaturen ardura daraman 5.3 taldearekin koordinatu beharko dira baita... Bertan, ikasleen izena, jantziaren izena + urtea, esertokiaren izena + esertokiaren materiala, azaldu beharko dira, baita EHU-ko logoa ere) 

- Panelen PDF-ak. (irakasleekin panelaren azken zuzenketak egiteko)

- Talde bakoitzaren argazki bat (txuri beltzean, naturako egina (hondartza edo basoa), taldekideak nolabait "ezarrita" agertu behar dira, baina aulkirik gabe... naturako elementuak ezartzeko erabili edo moldatu daitezkelarik)

- Testua. (Bakoitzak jantzia eta esertokia deskribatzen duen testu laburra landuko du bideoan erabili ahal izateko. Testua, euskeraz, gaztelaniaz eta ingeleraz idatzia egon beharko du.

- Aurrekontua.(Bakoitzak, esertokia eraikitzearen aurrekontu labur eta zehatz bat prestatu beharko du diru-laguntza eskatu ahal izateko. Aurrekontua egiteko erabiliko den formatoa 3.taldeak zehaztuko du)


No hay comentarios:

Publicar un comentario